Plazak agurtuko ditu Drindots taldeak

Drindots musika talde lazkaotarrak plazak agurtuko ditu ia 40 urteko ibilbidearen ondoren.

Drindots taldea - Argazkia: Aitzol Arruabarrena

Gaur arratsaldean facebook plataforman zabaldu duten mezuarekin, Drindots taldeak plazak agurtuko dituela jakin dugu. Hau da argitaratu duten mezua:


"Hasiera guztiek dute amaiera, eta hemen bukatzen da Drindots taldearen ia 40 urteko ibilbidea. Mila esker proiektu luze eta polit honetan taldekide izan zaituztegun guztioi, eta era batera edo bestera, gugan konfiantza jarri duzuen auzotarroi, herritarroi, bizilagunoi eta antolatzaile orori. Ikaragarria izan da! Pena bakarra dugu: Ebamirentxu aurkitu gabe joan behar izana!"


1981eko apirilaren 26an eman zuen lehenengo kontzertua talde lazkaotarrak, sorlekuko festetan. Ia 40 urteko ibilbidearen ondoren, herrietako plazak agurtuko ditu erromeria taldeak. Hasiera batean, hauek izan ziren taldekideak: Alberto Pelaez zena, bateria jotzailea; Josune Albisu, baxu jotzailea; Aitor Agirrezabala Triku, teklatu jotzailea; eta Jon Urdangarin, gitarra eta ahotsa. Azken hau izan da taldearen oinarria urte guzti hauetan zehar.


Taldearen agurra behar bezala ospatzeko, izango ote da azken kontzerturik? Non izango litzateke? Noiz?


#Lazkao #Drindots #Musika #Erromeria #EuskalHerria #Euskadi #Goierri #Gipuzkoa #EuskalMusika #AlbertoPelaez #JosuneAlbisu #AitorAgirrezabala #JonUrdangarin

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020