Positibo berri bat antzeman dute bi pazienterengan eta osasun-profesional batengan

Arabako Unibertsitate Ospitaleak positibo berri bat antzeman du COVID-a detektatu ondoren egindako kontaktuen miaketan.

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (Txagorritxu) COVID kasu berri bat atzeman du solairu berean hiru positibo eman eta gero (bi paziente eta profesional sanitario bat) martxan jarritako miaketa-neurrien ondorioz. Orain arte, 75 PCR baino gehiago egin dira kontaktu estuetan, bai zentroan bertan, bai kanpoan, paziente eta profesionalen artean, eta pertsona bakarrak eman du positibo. Bigarren gaixoa erregulartasunez bisitatzen zuen pertsona da. Beraz, positiboen kopurua 4 da, eta gainerakoak negatiboak izan dira.


Txagorritxu AUOk lehen unetik jarri ditu martxan pazienteen eta profesionalen segurtasuna bermatzeko eta transmisioa deuseztatzeko babes-neurri guztiak. Hauek dira neurri horiek:


- COVID bi pazienteen berehalako isolamendua eta profesional sanitarioaren etxeko isolamendua.

- Zentroko zein kanpoko profesionalen eta pazienteen kontaktu estu guztiak identifikatzea. Guztiei egin zaie PCR-a eta isolamendua adierazi zaie.

- Neurri osagarri gisa:

- PCR probak egin zaizkie lehen pazientea ospitaleratuta dagoen unitateko paziente guztiei.

- Txagorritxuko AUOn ospitaleratuta egonik sukarra izan duten paziente guztiei proba diagnostiko bat egin zaie.

- Bi paziente positiboak egon diren gelak desinfektatu dira.


BASURTUKO UNIBERTSITATE OSPITALEA


Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak beste ikerketa bat ireki du, negatibo ospitaleratu zituzten pazienteen artean koronabirusean bi positibo detektatzeagatik. 80 pertsona baino gehiago hartzen dituen kontaktuen azterketa egin ondoren, pazienteen eta profesionalen artean, 8 pertsona positibo gehiago detektatu dira. Horrela, guztira 10 lirateke (8 paziente eta 2 profesional). Segurtasun neurri gisa, pazienteak zeuden lekuak desinfektatu dituzte, eta horiek Revilla pabiloiko lehen solairura eraman dituzte.


ZAINTZA ETA KONTROL SAREA


Bi ospitaleetan PCRak egiteko kontaktuen eta zitazioen azterketa Zaintza eta Kontrol Sareak egin du. Erizaintzako, ospitaleetako lan-osasuneko eta Epidemiologiako kudeatzaileen lan estuari esker, kontaktu guztiak identifikatzea lortu da: isolamendua adierazteko deitu zaie eta PCR egiteko hitzordua eman zaie.


Talde hori maiatzaren hasieratik dago martxan, eta COVID-19 kasuak garaiz detektatzea du helburu, bai eta horien eta haien kontaktuen jarraipena egitea ere, pandemiaren ibilbidea monitorizatu ahal izateko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga #Deseskalatzea #Hirugarrenfasea #Basurto #Txagorritxu #Unibertsitatea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude