Postal Kolekzionistak: Lekuak Leku
Talde gipuzkoarrak itxialdiari egokitutako kantua kaleratu du apirilarekin batera.
Postal Kolekzionistak taldeak "Lekuak leku" izeneko single berria aurkezten du apirilarekin batera interneteko plataformetan. Egungo egoerara egokituta, itxialdian grabatu eta ekoiztu dute, eta baita bideoklipa bera sortu ere. Joan den urteko maiatzean Azken Gaua Hirian euren lehen diskoa kaleratu ostean, talde gipuzkoarrak kanta berria dakar oraingoan eta guk ere ez dugu zalantzarik izan hemen egon behar zuela.
#Musika #Arrakastak #Bideoklip #AtaunIrratia #Irratia #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Tolosa #IñigoAsensio #MichelLongaron #AnderZubillaga #IreneLopez #JuanjoFalcón #BeñatIgerabide