"Potroak ukitzeagatik" gehigarria jasandako tiket bitxia

Tiketean 12€ko kostua dute ardo nahiz kopek baina "Potroak ukitzeagatik" 10€ko gehigarria agertu da.

Lagun talde bat, Bizkaiako Eguzki tabernan elkartu ziren kopa batzuk hartzeko. 12€ren inguruan zebilen kontu bat, 22,50€ko kostua izatera iritsi zen "Potroak ukitzeagatik" ezarritako gehigarri batengatik. Tiketa, Bizkaiako Bermeo herrian bizi den ohiko bezero batek jaso zuen.


Anka zerbitzariaren hitzetan "Txisteak egitea asko gustatzen zaion kuadrilako bat da". Gehigarria jasan duen bezeroak jakinarazi du, kontuan eskatzen den diru kantitate guztia ordaindu zuela eta nahiz eta horrelako gehigarri gehiago jasotzeko aukera izan, bertara joaten jarraituko duela.


#AtaunIrratia #Irratia #Bizkaia #EguzkiTaberna #Gizartea #Ekonomia #Osteleritza #Bermeo

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude