Prest gara Ataun Irratiaren zazpigarren urteurrenerako!

Martxoaren 15ean 7 urte beteko ditu gure irratiak eta egun honetako festa prest dugu jada.

Denbora aurrera doala, bueltan da berriro ere Ataun Irratiaren urteurrena. 2020ko martxoaren 15 honetan 7 urte betetzen ditugu eta festa giroa jartzeko aitzakiarik onenak ditugu beste behin ere. Zazpigarrenak berezitasun asko ekarriko ditu eta egoitza berria behar bezala estreinatzea izango da helburu nagusia. Igande goiz honek izango duen "Nahikoa da" saioa, berezi egitea izango da lantaldearen zeregina. Baina berezi izateko, hainbat ahots, eduki eta sorpresaz beteko dugu eguna.


10:00etatik 13:00etara bitartean egingo da saio berezia eta zuzenean jarraitzeko aukera egongo da www.ataunirratia.com-en eta gure Youtubeko kanalean. Ioar Aizpuruak, Gorka Santestebanek, Leire Perlinesek eta Ane Muruak aurkeztuko dute. Goizean zehar gonbidatu ezberdinak pasako dira mikroaren aurretik, horien artean Sin Mala Intención taldeko kiden bisitan, kantu batzuk aurkeztuko dizkigute. Bestetik, Ion Martinez Esnaola donostiarrak bakarrizketak eskainiko dizkigu euskaraz eta bere ibilbideaz hitz egingo digu. Esatarien artean jolas dibertigarriak egingo dituzte eta ongi pasatzeko kontuak ere ez dira faltan izango.


Lehiaketa bat ere jarri da martxan. Guztira, zazpi sari ezberdin jarriko dira eta partaide ezberdinen artean banatuko dira. Parte hartu ahal izateko, audio mezu bat bidali behar da 644 05 94 06 telefono zenbakira whatsappez norberak nahi duen kantu bat eskatuz martxoaren 13a baino lehen. Urteurren egunean bertan entzule ezberdinei deituko zaie telefonoz, eta deia hartzean "Zorionak Ataun Irratia" esan beharko du sarietako bat irabazi ahal izateko.


Saio berezi hau gertutik jarraitu ahal izateko, estudiora gerturatzeko aukera izango du edonork egunean bertan. Gu, prest gaude Ataun Irratiaren zazpigarren urteurren festarako! Zu ere bai?


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Musika #Urteurrena #Festa #Ospakizuna #ZazpiUrte #NahikoaDa #Youtube #Zuzenean #IoarAizpurua #GorkaSantesteban #LeirePerlines #SinMalaIntención #IonMartinezEsnaola #Bakarrizketa #Lehiaketa #Whatsapp

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude