Programazio berezia asteburu honetan Ataungo Herri Antzokian

Asteburu honetan "LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian" filma eta "Zaldi Urdina" antzezlana izango dira Ataungo Herri Antzokian.

Asteburu honetan ez da ohiko mugimendua izango Ataungo Herri Antzokian. Ez da izango haurren filma, honen ordez "Zaldi Urdina" antzezlana eskainiko baita 19:00etatik aurrera. Sarrera guztiak agortuta daude jada eta Euskal Herriko txoko askotan ikusteko aukera izango dugu. Helduen film txandak berriz ez du atsedenik hartuko. "LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian" izeneko dokumentalaz gozatzeko aukera izango da, Biboletak Ataungo Emakume taldeak eginiko aukeraketa ain zuzen ere. Dokumental honetan 80ko hamarkadan emakumeek izan zuten lekuaz, euskaraz eta estetikaz gain, jarrerak izan zuen garrantziaz hitz egiten da, Lou Olagua erreferente hartuta. Ostiralean 22:00etan eta astelehenean berriz 21:00etan proiektatuko da.


#Ataun #Ataungoudala #Herriantzokia #Kultura #Gizartea #Zinema #ZaldiUrdina #Lou #Dokumentala #Antzerkia #Aktoreak #Haurrak #Gazteak #Filmak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude