Proiektu berrietarako abeslari bila gabiltza Ataun Irratian

Ahotsarekin jolasteko duzun trebezia ezin hobea erakutsi nahi baduzu edo kantuan aritzea gogoko baldin baduzu, hauxe da zure aukera.

Ataun Irratian, abeslari edo abestea gogoko dute pertsonen bila gabiltza proiektu berri bat martxan jarri ahal izateko. Orain arte irakurri dituzun baldintza gutztiak betetzen badituzu, irakurtzen jarraitu beharko zenuke!


Ikasturte berriak, ideia berriak, asmo berriak eta proiektu berriak ekarri ditu Ataun Irratira. Hori guztia aurrera eramateko, ahotsarekin abilezia ezin hobea duen jendearen bila jarri gara eta baliteke pertsona hauetako bat, zu zeu izatea. Gure lan berri honen ahotsa izan nahi baldin baduzu, ondorengo baldintza hauek dira eskatzen ditugunak:

  • Emakumea izatea

  • 18 urtetik gorako adinekoa izatea

  • Euskaraz hitz egiten jakitea

  • Kantuan aritzeko abilezia edukitzea

Baldintza guzti hauek betetzen baldin badituzu eta zure ahotsa gure lan berri honen parte izatea nahi baduzu, ez ezazu aukera paregabe hau galdu. Jarri zaitez gurekin harremanetan ataunirratia@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali edo 644059406 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidaliz.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude