Retina argazki erakusketa Zumarragan



Atzo martxoak 16 inauguratu zan zumarragako kultur etxeko gelan erakusketa berri bat. Retina, hamarkada argazkitan, Vanessa Blazquez zumarragarrak hamar urte hauetan egindako bidaiak erakutsi nahi izan dizkigu berak kontatu zigunaren arabera. Bere lehenengo bidaia Londresera izan zen, bakarrik, bueltan konturatu zen bidaiatzea zela bere ilusioa eta argazki bakoitzak, bere esanahia du. Erakusketa hilaren 25 arte egongo da zabalik Zumarragako kultur etxean, astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbat eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara nahiz 18:00etatik 20:30era.


Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020