Saio berri bat estreinatuko dugu bihar Ataun Irratian



Udaberriarekin batera programazio berria jarri da martxan Ataun irratian.

Bihar asteartea saio berri bat estreinatuko du Jagoba Apalategik Ataun Irratian. Aurreko denboraldian, Nahikoa da saioan kolaboratzaile bezala ezagutu dugun ataundarra, hemendik aurrera ONdorio saioa aurkezten entzuteko aukera izango dugu.

Saio honetan, aktualitatearen inguruko informazio guztia eskainiko du Jagobak. Politika, kirola, ekonomia eta beste hainbat arlo jorratuko ditu kolaboratzaileekin batera eta erreportajeak nahiz elkarrizketak ere egingo ditu. Astearte eta ostiraletan iluntzeko 20:00etatik aurrera izango da zuzenean eta igandeetan arratsaldeko 19:00etan.

Saioaren nondik norako guztiak jarraitzeko aukera egongo da facebook, twitter, nahiz instagram sare sozialen bitartez eta baita Ataun Irratiaren webgunean ere. Zuzenean entzuteko aukerarik izan ez baduzu, Nahibezala gunea zabalik izango duzu eguneko 24 orduetan eta baita gure iVoox-eko kontua ere.

#Musika #Udaberria #ONdorio #JagobaApalategi #Nahikoada #Ataun #Politika #Kirola #Ekonomia #Nahibezala #iVoox #Facebook #Twitter #Instagram #Ataunirratia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude