Saio eta denboraldi berriak dakartza 2020ak

Urte berriarekin batera denboraldi eta saio berriei zabalduko zaie atea Ataun Irratian.

Urtea amaitzen ari da eta urtarriletik aurrera aldaketa batzuk egingo dira Ataun Irratiko programazioan. Badira berriro ere bueltan etorriko diren saioak denboraldi berri batekin, azken hilbateetan aukerarik izan ez bazuen ere. Euskal musikak hitzordu garrantzitsua izango du Ataun Irratian astelehenetik-ostiralera bitartean. Goizeko bederatzietatik eguerdiko hamabiak bitartean, oraingo eta lehengo euskal kantuei egingo diegu tartea Ispiluaren Aurrean saioan. Behin hau amaituta, saio berri bat iritsiko da urte berriarekin batera.


Ataun Irratia VIP saioan, irratiko gainerako saio guztietan entzun ditzakegun atalik onenak berriro entzuteko aukera izango dugu. Eduki hauek beteko dute eguerdiko hamabietatik hasi eta bi orduko tartea. Julen Iraolak bere formula eskaintzen jarraituko du asteko bost egunetan ere, baina oraingo honetan arratsaldeko bostak bitartean arituko da. Ioar Aizpuruak hartuko dio eskua iluntzeko zortziak arte eta kanturik arrakastatsuenak ez dira faltan izango hemen ere.


Asteburuko programazioak ez du inolako aldaketarik jasango. Nahikoa da, Top ATI eta Pop GO! saioek jarraituko dute bi eguneko goiz eta arratsaldeak girotzen. Gorka Santestebanek ere Euskal Kulturan oinarrituriko bere Magazinearekin jarraituko du ostiral arratsaldeetan.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Musika #Saioak #Programazioa #Euskara #EuskalMusika #IspiluarenAurrean #AtaunIrratiaVIP #IoarAizpurua #JulenIraola #GorkaSantesteban #NahikoaDa #TopATI #PopGO #Kultura #Gizartea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020