San Gregorioko jaiak gazteen eskutik

Aurten lantalde gaztea bildu da Ataungo San Gregorio auzoko jaietan.

San Gregorioko festa komixioa

2019ko San Gregorioko jaiek aurrera jarraitzen dute eta horrekin gustora daude festa komixioko antolatzaileak. Ataun Irratiko lankideok lanean jarraitzen dugu egunean zehar antolatzen diren ekintzat grabatu eta erreportaje bikainak egin ahal izateko. Irudiak ikusten duzuen modura, Elorri Ramirez eta Asier Lasa antolatzaileak gurean elkarrizketatu ditugu, festen inguruko xehetasun guztiak jakin ahal izateko.


Kuadrilen egunak bazkari, afari eta ekintza mordoa utzi zituen bart eta gaurko honetan haurren txanda izango da. Hainbat jarduera izango dituzte egunaz gozatzeko eta bazkariak ere ez du inolako hutsik egingo. Hemen duzue egun osoko egitaraua:


12:00 San Gregorio konkistatzen jarduera plazan gaztetxoentzat. Derrigorrezkoa izango da parte hartzaileek 10-14 urte bitartean izatea. Talde bakoitzak froga ezberdinetako zirkuitu bat osatu beharko du (Ordu eta erdiko iraupena izango du).

14:00 Haurren bazkaria; Doakoa izango da Jolasgelan eta izenak aurrez eman beharko dira ohiko lekuetan.

15:00 Puzgarri eta jolasak Zelai frontoian.

18:00 Haurrentzako askaria.

19:00 DJ Ioar haur mozorro festarekin eta ondoren purrara.

21:00 Oilasko jana platerak etab norberaren etxetik eramanda.

00:30 Kontzertuak; - Marlik - DJ Ioar.

02:00 Helduen mozorro lehiaketa.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude