San Joan bezperako dantza deialdia deitu du Otsoak Dantza Taldeak

Ataungo Otsoak Dantza Taldeak dantza deialdia deitu du San Joan bezperarako San Martin auzoan.

San Joan sua

Beste urte batez San Joan suaren inguruan dantza egitera deitu ditu herritarrak Ataungo Otsoak Dantza Taldeak. Ekainaren 23a (Igandea) iristear dagoen honetan, San Joan sua egingo da txoko askotan eta Ataungo hiru auzoetan ere ez da faltan izango. Ataungo San Martin auzoan, beste urte batez jarraian herritarrek suaren inguruan dantza egiteko aukera izango dute eta Otsoak Dantza Taldeak, entsegu deialdia deitu du. Ostiralean 18:30etan dantzako lokalaren kanpoaldean egingo dira prestaketak. Animatu!


#Ataun #SanMartin #SanGregorio #Aia #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri #Dantza #OtsoakDantzaTaldea #SanJoanak #Herria #Gizartea #Kultura #2019 #Ohitura

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude