San Joan bezperako sua egin da Ataunen

Urtero legez Ataunen ere San Joan bezperako sua eginda herriko txoko ezberdinetan.

Ekainaren 23 gauarekin batera San Joan sua egin da Ataungo hiru auzoetan eta beste zenbait txokotan. Ohitura galdu gabe jarraitu dute Otsoak Dantza taldekoek ere San Martin auzoko plazan eginiko dantzarekin. Iparraldean ikasiriko "Jondane Johane" izenekoa dantzatu dute lehendabizi eta ondoren urteroko sorgin dantza ere bai. Gau berezia izan ohi da, arima berritu eta espiritu txarrak uxatzeko, baina udari ongi etorria ematea izaten da helburu nagusia.


#Ataun #AtaunIrratia #Ekainak24 #SanJoan #SanJoansua #Sua #Ohitura #Herria #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri #OtsoakDantzaTaldea #Dantza #Kultura #Musika #Gizartea #IparEuskalHerria #Frantzia #2019

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude