San Martingo parkea itxi behar izan du berriro ere udalak

Ataungo Udalak San Martin auzoko parkea itxi egin behar izan du berriro ere.

San Martin auzoko haur-parkea itxi behar izan du Ataungo Udalak gaur goizean jakitera emandako oharraren arabera. «Ohi baino desinfektazio-lan handiagoa egin beharrean gaudelako» hartu dute erabakia eta arduraz jokatzeko deia egin nahi izan dute.


Astebete irekita egon ondoren, nabaritu da haur-parkearen erabilera ugaria izan dela eta zenbait kasutan ez direla errespetatu jarritako neurriak. Udalak segurtasun- eta higiene-neurriak eta ezarrita dauden aforoak errespetatzeko eskaera bideratu du.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #Jolasparkeak #Haurparkeak #Haurrak #SanMartin #Deseskalatzea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude