Santa Ageda eskean aterako dira Ataundarrak ere bihar eta etzi

Astearte eta Asteazkenean Santa Ageda eskea egingo da San Martin eta San Gregorio auzoetan.


Urtero bezala iritsi da otsaila eta Ataundarrek ere bat egingo dute Santa Ageda eskearekin asteartean eta azteazkenean. Bihar 18:00etan San Martin auzoko plazan egingo da elkarretaratzea, bertan nahiz inguruko etxeetan kantu eskean aritzeko. Asteazkenean berriz San Gregorio auzoko plazan elkartuko da taldea ordu berean (18:00).


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #Herria #Herritarrak #Gizartea #SantaAgeda #SanMartin #SanGregorio #Goierri #Gipuzkoa #EuskalHerria #Euskadi

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude