Segurtasun eta Osasun arloko operatibo berria bertatik bertara ezagutu du Urkulluk

Lehendakariak Arkaute bisitatu du Segurtasun eta Osasun arloko operatibo berria bertatik bertara ezagutu ahal izateko.

Iñigo Urkullu Lehendakaria Arkautera joan da gaur goizean, Nekane Murga Osasun sailburuarekin eta Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuarekin batera, Osakidetzak eta Ertzaintzak kutsatuta pertsonak artatzera eta Covid-19ko probak egitera joaten diren osasun-langileei laguntzeko abian jarritako operatiboaren berri izateko.


Gasteizen, Lakuabizkarra, Zabalgana eta Salburuako osasun zentroetako osasun langileen eskura dauden Ertzaintzaren hiru furgoneta dira. Bi agentek laguntzen die etxera joaten diren osasun-langileei.


Lehendakariak eskerrak eman dizkie larrialdi egoera honetan mobilizatu diren talde guztiei, herritarrei zerbitzu hobea emateko lan egiten dutelako. Bereziki, Iñigo Urkulluk eskerrak eman dizkie Osakidetzako eta Ertzaintzako langile guztiei, egindako lan goraipagarri, leial eta zerbitzu publikoagatik.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #NekaneMurga #EstefaníaBeltrándeHeredia #Arkaute #Ertzaintza

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude