Segurtasun Sailak areagotu egin ditu zaintza eta kontrola Euskadiko errepideetan

Errepideetako kontrolak areagotu ditu mugakide diren autonomia-erkidegoen arteko mugikortasuna berreskuratzean.

Ostiralean, ekainaren 19ean, 00:00etatik aurrera posible izango da Euskadi eta Kantabria artean mugitzea, eta horren aurrean Segurtasun Sailak areagotu egingo ditu trafikoaren zaintza eta kontrola Kantabriarako mugan (El Haya, Ugaldebieta) jarriko diren Ertzaintzaren patruilen bidez. Horrez gainera, eta eremuko zirkulazioa arintzeko helburuarekin, Trafiko Zuzendaritzak garabi bat jarriko du ostiralean eta larunbatean Uriosten (Suhiltzaile-etxera sartzeko biribilgunean, A-8an 128. kp-an) eta igandean El Hayan (Covaroneko lotunean, A-8an, 138. Kp-an), istripuren bat gertatzen bada ere istripua izan duten ibilgailuak ahalik eta azkarren erretiratu ahal izateko.


Bestalde, eta alarma-egoera Estatu osoan igandeko, ekainaren 21eko, 00:00etan amaituko denez, posible izango da Euskadi, Errioxa eta Nafarroa artean ere mugitzea, eta autonomia-erkidego horietatik eta horietarako trafikoa areagotu egingo dela aurreikusten da, beraz. Ertzaintzak zaintza eta kontrola areagotuko ditu Armiñongo lotunean eta A-15ean.


“Hiru hilabetez alarma-egoeran egon ondoren eta mugakide diren beste autonomia-erkidego batzuetara mugitzea debekatuta egon ostean, mugak irekitzen diren lehenengo asteburuan ibilgailuen joan-etorriak ugaldu egingo direla aurreikusten da. Hori dela-eta, udako asteburu batean hartu ohi ditugun errefortzu-neurrien modukoak hartuko ditugu”, adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak. Aldi berean, gogorarazi du Ertzaintzaren Trafiko Lurralde Unitateen gomendioa, bidaiatzerakoan puntako orduak sahiesteko.


Asteburu honetan Frantziarako muga irekitzea ere aurreikusten da, eta biharko mugaz gaindiko bilera bat deitu da, Frantziak proposatuta, muga irekitzeko ordua aurreratzeko aukera aztertzeko. Zirkulazioa leheneratzen denean, Ertzaintzak Behobiako eta AP-8-ko Irungo ordainlekuko trafikoa zaintzeko eta arautzeko lanak areagotuko ditu.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Ertzaintza #SegurtasunSaila #Segurtasuna #Polizia #Trafikoa #TrafikoZuzendaritza #Errepidea #SoniaDíazdeCorcueraRuizdeOña #Kantabria #Errioxa #Frantzia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude