Segurtasun Sailak eskerrak emateko kanpaina jarri du abian

Herritarrei, Euskadiko Poliziari eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko kideei eskerrak emateko kanpaina jarri du abian Segurtasun Sailak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak publizitate-kanpaina bat jarri du abian prentsa idatzian, irratian eta sare sozialetan, krisi sanitarioa hasi zenetik herritarrek izan duten portaera eta Ertzaintzaren, udaltzaingoen eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko kideen lana eskertzeko. “Denon artean lortzen ari gara. Eskerrik asko” leloaren pean, Sailak esker onaren adierazpen hori helarazi nahi die bai biztanleriari, konfinamendu-arauak errespetatzeagatik eta pandemia geldiarazteko elkartasun-ekintzengatik, bai Euskadiko Poliziako eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko kideei, egindako lanarengatik. Bilboko, Donostiako eta Gasteizko leku enblematikoetan ateratako argazkietan agenteak eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko teknikari bat agertzen dira kanpainaren leloaren azpian. Horrez gainera, honakoa azpimarratzen da: “Azkenaldian gauza asko ikasten ari gara. Orain badakigu zenbat eta zailagoa izan arazoa, orduan eta eraginkorragoa, erabakigarriagoa eta solidarioagoa dela erantzuna. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu herritar guztiei eta Euskadiko Poliziako eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko kideei”.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Ertzaintza #Udaltzaingoa #Herritarrak #Gizartea #SegurtasunSaila

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude