Segurtasun Sailak uztailaren 12ko hauteskundeetako segurtasunaren ildo estrategikoak aurkeztu ditu

Uztailaren 12an egingo diren EAEko hauteskunde autonomikoetarako segurtasun neurriak erabaki dituzte.

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua buru dela gaur Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin den bileran Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko hauteskundeetako segurtasunaren ildo estrategikoak aurkeztu dira, bai hauteskunde-prozesuan herritarren segurtasuna bermatzearen ikuspegitik bai segurtasun zibernetikoaren arloko jarduerari eta koordinazioari dagokienez.


Horretarako, Hauteskundeen Segurtasuna Koordinatzeko Zentroa eratu da, herritarren segurtasuna planifikatzeko helburuarekin, Segurtasuneko sailburuordeak zuzenduta. Koordinazio-zentro horrek hauteskunde-prozesu osoan zehar ezarritako segurtasun-dispositiboekin zerikusia duten nobedade guztiak jasoko ditu.


Helburua da herritarrek botoa emateko dituzten eskubideak eta askatasunak era baketsuan eta librean gauzatu ahal izango dituztela ziurtatzea eta tratamendu berezia ematea komunikabide sozialetako segurtasunari eta informazio eta desinformazio operazioei.


Modu horretara hauteskunde-prozesuarekin zerikusia duten ekitaldiak eta lekuak (hauteskundeetako lokalak, ekitaldiak eta egoitzak) babestu nahi dira, bai kanpainaren aurretik eta kanpainan zehar, bai hauteskunde egunean bertan, botoa-eskubidea askatasunez erabili ahal izango dela bermatzeko.


"Segurtasun Sailari dagokio Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde hauen segurtasuna antolatzea, monitorizatzea eta bermatzea, helburu bera duten oinarrizko hiru alderditatik: hiritarren segurtasuna, zibersegurtasuna eta hauteskundeak gauzatzea ahalbidetzen duten mekanismo tekniko eta informatikoen segurtasuna garatzea", adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.


Eta, aurrekoetan bezala, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako behin-behineko emaitzak hedatzean informazioaren segurtasuna bermatzeko batzordea ere eratu da; batzordearen buru Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria izango da.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #EstefaníaBeltrandeHeredia #JosuZubiagaNieva #AnaAgirreZurutuza #GervasioGabirondoFernández #EugenioArtetxePalomar #JavierMarianoLandetaGarcia #XabirPatxiArrietaGoiri #AlexEtxeberriaAranburu #MaríaAranzazuSanabriaLlaguno

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020