Sei urteko ibilbidea bete du Ataun Irratiak



Aurretik ibilbide luzea izan arren, 6 urte betetzera iritsi da Ataun Irratia ostiral honetan (Martxoak 15).

Duela sei urte hasi zuen Ataun Irratiak bere ibilbidea eta egunero-egunero 24 orduz egon da zuzeneko emisioa. 2013.urtean, Ioar Aizpurua ataundarrak sorturiko proiektu bat den aldetik, irratiko zuzendari lanak egiten ditu.

Azken urte hauetan, kolaboratzaileak nahiz esatariak ere batu dira berarekin batera eta irratiak finkotasun bat hartu du gaur egungo gizarte honetan. Urteen eraginez entzule maila goruntz joan da eta parte hartzeak ere areagotu egin dira egindako aurrerapenekin.

2019an zerbait berezia egitea erabaki dute irratiko lantaldeko kideek. Atzo Ataun Irratiaren webgunearen bitartez Jagoba Apalategik aurkeztutako dokumental bat igorri zuten 21:00etan edonork ikus zezan. Bertan, irratian nola lan egiten den erakutsi nahi zuten eta azken urte hauetako aldaketak nolakoak izan diren ere kontatu zuten. Dokumentala berriro ikusteko aukera zabalik jarri da youtuben edo Ataun Irratiaren webgunean jada.

Bihar igandea, otsailaren 22an Ataungo Herri Antzokian grabatu zuten Ataun Irratiaren 6.urteurren jaialdia igorriko dute webgunearen bitartez 21:00etan.

#Ataun #Ataunirratia #Irratia #2019 #IoarAizpurua #2013 #JagobaApalategi #Dokumentala #Jaialdia #Herriantzokia #EuskalHerria #Youtube

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude