Seinale berriak Kaxio ibilbidean zehar arauak errespetatzeko gogoratuz

Ataungo Udalak seinale berriak jarri ditu motoz eta bizikletaz ibiltzea debekatua dagoela gogorarazteko.

Uda gainean dugu eta honek areagotu egiten du Kaxio ibilbidearen erabilera. Erabilera hori ordea, baliteke zenbait kasutan desegokia izatea eta Ataungo Udalak ohar bat kaleratu du bertan diren neurriak gogorarazi ahal izateko.


Seinale berriak jarri dituzte motoz edo bizikletaz ibiltzea debekatua dagoela gogorarazteko. Guztion errepestetuagatik, oinezkoek dute lehentasuna bide honetan eta ezin izango da gainerako ibilgailuekin zirkulatu.

#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #KaxioIbilbidea #Natura #Ingurumena #Kirola #Bizikletak #Motoak #Ibilgailuak #Albistea #Gizartea #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude