Sin Mala Intención taldearen "Cuando Llueve Demasiado" diskoa kalean da

Talde gipuzkoarraren disko berria esku artean izateko aukera baduzu jada, "Cuando Llueve Demasiado" izenez entzun eta lor daiteke.

Aho zabalik utzi gintuen lana izan zen plataforma digitalen bitartez diskoa kaleratu zutenean eta gure eskuetan jasotzeko aukera izan dugunean, emozioak eta zirrarak piztu zaizkigu sabelean. "Cuando Llueve Demasiado" izenarekin topa genezake Sin Mala Intención taldeak irailean ezagutarazi zigun diskoak.


Martxoan "Punto y Seguido" izeneko single-a etorri zen, apirilean "El principio del fin" konfinamendu garaiko imaginazioari buelta bat emanez eta irailaren 4an diskoa aurkeztearekin batera "Fuimos un volcán" iritsi zen. Hiru hauek bideoklip formatuan topatzeko aukera dugu Youtube plataforman. Hemen duzue lehenengoa:



Koronabirusaren pandemiak atzeratu egin zuen taldeak bere azken disko hau modu fisikoan kaleratu ahal izateko aukera, baina bidearen amaieran argia ikusi bezain laster beste behin ere txukun-txukun egin dituzte lanak. Diskoa entzungai dago beraz Youtube, Spotify eta plataforma digitaletan eta baita zenbait dendetan ere.


Sare sozialetan ere beti bezain konektatuta jarraituko dute urte berriarekin batera, facebook, twitter eta instagramen. Zu beraien jarraitzaile izatearen esperoan egongo dira. Guri ez digute oraingo honetan ere inolako utsik egin eta beraien kantuak zerrendako lehenengo horietan izaten jarraituko dugulakoan gaude.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude