Sortzaileen, erakundeen eta herri eragileen bilgunea da Arteria proiektua

Goierriko eskualdeko sortzaileak bildu eta balorean jartzeko espazio bat sortzea du helburu nagusi Arteria proiektuak.

Arteria proiektua zabaltzen ari da pixkanaka-pixkanaka goierritarren artean. Helburu nagusitzat, eskualdeko sortzaileak bildu eta balorean jartzeko espazio bat sortzea du, horretarako zenbait lan egiten dituztelarik. Bertan, esperientzia bereziak sortzen dira, gainerako partaideekin ezagutzak partekatzen dira, talentu ezberdinak atzeman eta gaitasunak bideratzen dituzte.


Proiektua 2017.urtean martxan jarri bazen ere, fase ezberdinak izan ditu ardatz ibilbide honetako kronologian. 2017 eta 2018an, lehen fasea burutu zuten Bilgunea eratuz. 2018an ere, bigarren faseari ekin zioten, nahiz eta urte bat baino gehiago behar izan zituzten prozesua behar bezala gauzatzeko, bertan Plataforma garatu zuten.


Goierri eskualdean kokatzen den proiektuak, 21 herri batzen ditu eta hauen guztien artean 67.216 biztanletik gora dira. Legorreta herria Goierri eskualdearen parte ez bada ere, Arteria proiektuak, 22.herri bezala hartzen du bere lanetan.


Informazio gehiago ateria.eus webgunean eskuragarri izango duzu eta baita beraien instagram, twitter edota facebook sare sozialetan ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Sortzaileak #Arteria #Goierri #Legorreta #Proiektuak #Kultura #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #SareSozialak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude