SOS Ostalaritzak bat egin du Donostiako manifestazioarekin eta laguntzak aktibatzeko eskatu du

SOS Ostalaritzak bat egin du Gipuzkoako ostalariek ostiral honetan Donostian deitutako manifestazioarekin eta kalera irtengo dira.

SOS Ostalaritza plataformak bat egin du ostiral honetan Donostiako kaleak zeharkatuko dituen manifestazioarekin, "Erreskaterik gabe, guztiok desagertuko gara" lelopean; eta erakundeei eskatu die "behingoz aktibatzeko ostalaritzaren sektorearentzat hainbeste denbora daramaten laguntzak eta kalte-ordainak".


Ostalarien plataformak ohar batean azpimarratu duenez, aipatutako laguntzak ez dira nahikoak, eta askok "pertsiana behin betiko jaitsi behar izan dute". "Laguntza horiek ordaintzen ez badira, milaka langile kalean geratuko dira", ohartarazi du.


Era berean, antzeko egoeran dauden beste sektore batzuk aipatu ditu, hala nola Merkataritza edo Kultura. SOS Ostalaritzak elkartasuna adierazi die "erakundeek hartu beharreko neurrien menpe dauden pertsona guztiei".

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude