Sute larria piztu da Parisko Notre Dameko katedralean



Ez dakite oraindik suhiltzaileek Parisko Notre Dam katedraleko sutea itzaltzeko gai izango diren.

Sute larria piztu da iluntze honetan Parisko Notre Dameko katedralean eta hainbat ondorio eragin dizkio jada eraikinari. Suhiltzaileen azken oharraren arabera ez dakite gai izango diren sugarrak geldiarazteko eta hauek dorretara iristen badira arazoak areagotu egingo dira.

Lehen datuaren arabera tenpluaren erdialdean piztu da sua. Suhiltzailean lanean ari dira une honetan garrak kontrolpean izateko eta bertako poliziak berehala ustu du erakina segurtasun eremuak ezarriz. Poliziak egindako lehen ikerketako datuen arabera teilatuan egiten ari ziren konponketa lanetan piztu dela esan dute nahiz eta oraindik ez duten baieztatu zauriturik dagoen. Ikerketa zabalik jarri du Parisko fiskaltzak gertatuakoaren nondik norakoak argitzeko.

Erabiltzaileek sare sozialetan partekaturiko irudiak:



#Albistea #Frantzia #Sutea #NotreDamkatedrala #Suhiltzaileak #Paris #2019

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude