Tafallan izango da Gatibu taldea ostiral honetan

Kube aretoan izango da kontzertua eta sarrerak 15 euroan daude salgai.
Azken hilabeteetan eskainitako kontzertuek izugarrizko arrakasta izan dute, jendez lepo egon dira Gipuzkoan eta Bizkaian eman dituzten zuzenekoak.
Horrelako jarrera azalduta, udaberriko asteburuetan oholtzarik oholtza ibiliko dira. Ostiral honetan hasita, hainbat kontzertu eskainiko dituzte; Tafallako Kube aretoan.
Sarrerak
Sarrerak eskuragarri daude, Tafallako Txalupa tabernan, Mirandako Carranzan, Faltzesko Garmendi tabernan, Larragango Ibiza tabernan eta interneten (Gatiburen webgune ofizialean).