Tapia: "Frogatuta dago osasuna eta jarduera ekonomikoa babesteko dualtasuna landu behar dugula"

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua elkarrizketatu dute gaur Onda Vascako albistegian, honako hauek nabarmenduz.

" Deseskalada amaitu genuenetik egoera zailak iritsiko zirela bagenekien. Hasieratik erabaki genuen berragerraldiak kontrolatzea. Eta ildo horretatik jarraitu behar dugu, lan kirurgikoa areagotuz, aisialdiaren, garraioaren edo lanaren esparruan, non, bide batez, ez baitira arazo garrantzitsuenak sortzen ari.


Ez gaude kasuak ospitaleetara noiz etorriko diren zain, baizik eta aurrea hartu eta gerta daitezkeen kutsadurak bilatzen ari gara, daukagun miaketa-sarea indartuz. Udazkenean, lan hori gogorragoa izango da, eta ahalegin handia eskatzen die osasun-arloko profesionalei. Hala ere frogatuta dago osasuna eta jarduera ekonomikoa babesteko dualtasunean lan egin behar dugula. Dualtasun horren orekan dago euskal gizarte osoaren erronka udazken honetan eta ez bakarrik Eusko Jaurlaritzarena.


Egia da datu positiboak ere badaudela, Renove Plana, adibidez, eskariaren alde egiten ari da jarduera sustatuz. Gure helburua edonola ere bikoitza zen, jarduera sustatu bai baina baita CO2 isuriak murriztea ere, gure ibilgailu kutsakorrenak errepidetik kenduz.


CO2 gutxiago isurtzea ez da gauetik goizera egiten, baizik eta ibilgailu hibrido eta elektikoen mugikortasuna areagotuz, neutraltasun teknologikoarekin lan eginez eta beste ibilgailu batzuk sustatzen saiatuz, hala nola gasezkoak.


Gutxienez 2050era arte mota guztietako ibilgailuak izango ditugu, baita barne-errekuntzakoak ere. Hidrogenoak ere bere zeregina izango du, eta energia garbietatik datorren gasak ere trantsizio garrantzitsu bat ekarriko du, eta Euskadik horren aldeko apustua egin behar du. Izan ere, ibilgailu elektriko baten aldeko apustua egiten dugunean, hura elikatzen duen energiak ere iturri berriztagarrietatik etorri behar duela pentsatu behar dugu.


Automobilgintzak, oro har, sunami bat jasan du diesel guztiak bat-batean desagerrarazi behar zirela esan zutelako, eta horri gainera, pandemiaren eragina gehitu zaio. Baina, une honetan, Euskadiko sektorea lanean ari da trantsizio-ildo guztietan aurrera egiten, eta Renove Planaren emaitzek lasaiago egoten laguntzen dute, baina erne egon behar dugu.


Enpresetan arazoak daudenean, Eusko Jaurlaritzak eremu hirukoitzean lan egin behar du, eta prest gaude gogor lan egiteko, konponbideak bilatzeko. Eusko Legebiltzarrak aho batez erabaki zuen enpresa inklusiboagoa izatea.


Ereduak ditugu, hala nola ordu-poltsa edo arazoa gertatzen den unean errekuperatu daitekeen soldata-murrizketa. Lan-sozietateetan edo kooperatibetan funtziona dezakeen prestakuntzara ere jo daiteke. Eredu batzuetan langileak une on eta txarretan parte hartzen ari dira. Une honetan gerrikoa estutu behar da, baina irabaziak itzultzen badira, orduan ere langileen parte hartzea bultzatu behar da.


Hilabete hauetan guztietan oso gertutik lan egin dugu kluster guztiekin, eta agerikoa zen mugikortasunaren arloan arazoak egongo zirela, pandemiak mugikortasunean kalte jandia eragin baitu. Bestalde, berriztagarrietan, sare adimendunetan eta beste eremu batzuetan gertatzen ari dena aztertuz gero, albiste onak egon daitezke.


Inbertsioak egiten jarraitu behar da, berrikuntza landuz, eta beharrezkoak diren azpiegiturak egon behar dira ez bakarrik garraioen esparruan, baita 5G edo zibersegurtasunean ere”.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Ekonomia #ArantxaTapia #OndaVasca #RenovePlana #Inbertsioak #Enplegua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude