Tapiak nabarmendu du ez dela guardia jaitsi behar garraio publikoa arazorik gabe dabilen goiz batean

Eusko Jaurlaritza pixkanaka deseskalatzeko prestatzen ari da, familiak eta ekonomiaren sektore guztiak kontuan hartuta.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiari elkarrizketa egin diote, gaur, Radio Euskadiko “Boulevard” saioan, eta koronabirusaren krisiak Euskadin sortu duen egoera errepasatu du. Gaur goizean Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Tapia sailburuak esan du garraio publikoa normaltasunezari dela funtzionatzen, baina dekretua indarrean sartu aurreko egunean baino % 10 baxuagoa dela. Hala, segurtasun neurriak bete behar direla nabarmendu du. "Jarduerari pixkanaka eta modu ordenatuan berrekiten ari zaio", adierazi du. Arantxa Tapiaren arabera, normaltasunera itzultzeko, "normaltasun berri batera", bi premisa bete behar dira: osasunarekin adi egotea eta azkar erreakzionatzea, eta jardunerara nola itzultzen garen oso modu neurtuan planifikatzea. Sailburuak azpimarratu du eztabaida ez dela osasuna edo ekonomia, elkarri laguntzen diotela baizik. "Biak guztiz bateragarriak izan behar dute", adierazi du. Jarduera ekonomikoaren zati bat martxan jartzearen ondorioz kutsatutako pertsonen kopuruak gora egin ote dezakeen galdetuta, Arantxa Tapiak esan du etorkizun hurbilei buruz hitz egiten hastea oso ausarta dela, eta langileen osasuna babesteko prebentzio-protokoloak daudela. Protokoloak hasiera-hasieratik jarri ziren martxan Euskadin. Ildo horretan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak gogorarazi du, segurtasun arazoak antzemanez gero, langileak Osalanekin edo Lan Ikuskaritzarekin harremanetan jar daitezkeela. Gainera, uneoro lan jardueran bi metroko segurtasuna bermatu ezin denez, norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeko beharra nabarmendu du, ahalik eta segurtasun handiena bermatze aldera. Era berean, euskal industria osasun sistemaren beharrei ehuneko ehunean erantzuten ari dela ziurtatu du Tapia sailburuak. "Gai gara maskarak eta hidrogelak egiteko, eta soluzio azkarrak bilatzeko gailu teknologiko bat jartzeko, ekoizpen lerroak aldatuz edo produktu berriak sortuz", adierazi du. Ildo horretan, agerian utzi du Euskaditik hausnarketa bat egiten ari dela hornidurarako urruneko herrieandeen erabateko mendekotasunik ez izateko beharrari buruz; merezi du hurbilagoko batzuk ere izatea. AHTaren obrei dagokienez, Tapia sailburuak azpimarratu du haren gauzatzeari buruzko tentsioari eusten saiatuko direla, ez baita bakarrik obra publikoko azpiegitura bat, Europarekiko komunikazio estrategiko bat ere bada. "Korridore atlantikoa Europar Batasunak lehentasunezkotzat jotzen du, eta horrela islatu behar da Estatuko Aurrekontu Orokorretan", zehaztu du.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #ArantxaTapia #RadioEuskadi #Eitb #Boulevard #AHT #Europa #EuroparBatasuna

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude