Taylor Swiftek historia egin du arrakasta-zerrendetan "Folklore" disko berriarekin

Taylor Swiftek bi marka handi hautsi ditu joan zen astean kaleraturiko Folklore diskoarekin mundu osoan.

Billboardek 62 urte daramatza Estatu Batuetako musikaren industriaren errendimendua neurtzen, eta Folklore, kaleratu eta astebetera, Estatu Batuetan 2020an gehien saldu den albuma bihurtu dela baieztatu du, 846.000 kopiarekin.


Republic Records Swift diskoetxearen arabera, Folklorek bi milioi ale baino gehiago saldu ditu dagoeneko mundu osoan.


Eta hori ez da artistaren mugarri bakarra. Taylor Swiftek lehen postuan debuta egin duen lehen artista izatea lortu du, bai singleen zerrendan, bai diskoen zerrendan. Gainera, bere ibilbidean zehar kantu arrakastatsu gehien dituen abeslaria da, 113 abesti guztira.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Musika #Abeslariak #Artistak #Famatuak #AEB #EstatuBatuak #Billboard #Folklore #RepublicRecordsSwift #TaylorSwift #Arrakasta #Mundua #Cardigan #Emakumeak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude