Top ATI zerrendaren lidergoan jarraituko du Tones And I artistak

Bigarren astea egingo du "Dance Monkey" kantuaren erreginak top zerrendaren lehen postuan.

Tones And I

Joan zen astean bezala zerrendaren lidertzan jarraitzea lortu du Tones And I abeslari australiarrak. Arrakasta handia lortu du mundu osoan bezala Euskal Herrian ere eta Top ATI zerrendan garbi utzi digu. Post Malone berriz gorako bidean topatu dugu oraingo honetan, zerrendako hamaikagarren postutik bigarrenera igo da "Circles" azken lanarekin. Kygo eta Whithney Houston ere ez dira geldik geratzeko asmoarekin izan eta postu bat egin dute gora "Higher Love" kantuarekin.


Regard DJa berriz duela oso gutxi sartu zen gure top zerrendan eta oso denbora gutxian zerrendaren laugarren postua hartzea lortu du "Ride It" kantuarekin zazpigarren postutik igota. Xatirok eta Salda Badagok berriz behera egin behar izan dute oraingo honetan, bigarrenean zegoen beraien "Beldurrik Gabe" lana.


#Ataun #AtaunIrratia #TopATI #IoarAizpurua #TonesAndI #PostMalone #Kygo #WhithneyHouston #Regard #Xatiro #SaldaBadago #EuskalHerria #AmerikakoEstatuBatuak #ErresumaBatua #Australia #Musika #Arrakastak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude