Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak deskonfinamendu fasearen protokolo espezifikoa kaleratu du

Protokoloa eguneratuko da pandemiaren bilakaeran oinarritutako agintarien gomendio eta neurri berrien arabera.

Merkataritzako Biltzar Sektoriala asteazkenean egin zen, eta bertan bildu ziren Xiana Mendez Merkataritzako Estatu Idazkaritza eta autonomia-erkidego bakoitzeko ordezkariak. Biltzar horretan, COVID-19arekin zerikusia duten neurriak aztertu ziren, baita deskonfinamendu faseak eta Ministerioa etapa horietarako prestatzen ari den Segurtasun Planak ere.

Era berean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak irekieraren aurrean saltokiei "segurtasuna eta konfiantza" emateko egin duen protokoloa partekatu zuen. Izatez, protokolo hori merkataritzaren sektoreko ordezkarien ekarpenekin egin du eta Lan Sailarekin eta Osasun Sailarekin adostu du. Era berean, Ministerioaren Segurtasun Planekin kontrastatu du. "Merkataritzarako higiene- eta osasun-segurtasuneko protokoloak" zenbait atal ditu: bezeroek hartu beharreko neurriak, establezimenduan hartu beharreko higiene- eta osasun-neurriak, urruntze sozialeko neurriak, antolaketa-neurriak, gaixotasunaren kudeaketa, eta horrekin lotutako dokumentazio eta neurri guztiak. Protokoloaren helburua da merkataritzaren sektoreko enpresetan ezarri beharreko jardunbide egokiak ezagutaraztea, langileen zein kontsumitzaileen artean COVID-19aren transmisioa eta infekzioa saihesteko. Protokoloa egiteko, kontuan hartu dira Osasun Ministerioak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta OSALAN -Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak prestatutako jarraibideak eta gomendioak.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.

#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Turismoa #Merkataritza #Kontsumoa #TurismoMerkataritzaetaKontsumoSaila #XianaMendez #Osalan

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020