Txinak gizakietan probatuko du koronabirusaren aurkako garatu duen txertoa

Txinatarrek garatu duten txertoa "bere segurtasun, eraginkortasun eta kalitateagatik" baimendu dute.

Koronabirusaren aurkatu txertoa garatu du Txinako zientzialari talde batek eta onartutzat eman dute azken duetan gizakiekin probatu ahal izateko. Chen Wei epidemiologoa da zientzia taldearen buru eta apiliretik aurrera egingo dituzte probak osasuntsu dauden 108 boluntariorekin.


Wuhan hirian identifikatu zen COVID-19 izenarekin ezagutzen dugun gaitza eta ordutik mundu zabalera hedatu da. Munduko Osasun kontseiluak jakitera eman duenez 7.800 pertsona baino gehiago dira jada nazioartean hil direnak koronabirusaren eraginez eta hauetatik 3.226 Txinan.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Txina #Wuhan #ChenWei #Zientzia #Txertoa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude