Txindoki inguruak argitzeko deia egin du Goierriko Gure Eskuk

Goierriko Gure Eskuk Altsasuko gazteei eta Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko jarduera antolatu du.

Euskal Herrian Aiako Harrietan egin den bezala, Txindokin ere protesta berbera egitea erabaki du Goierriko Gure Esku ekimenak Altsasuko gazteen eta Kataluniako herriaren alde. Txindoki inguruak argi seinalez betetzeko, ostiral honetan Larraizko goiko aparkalekuan egingo da elkartzea 17:00etan. Arratsaldea prestaketa lanetan igaro ondoren 20:00etan aterako da argazkia.


Norberak gutxienez bi linterna eramatea eskatu du Gure Esku taldeak eta mendian babesteko arropa ere bai. Ekimenak idatzitako oharrararen arabera “Azken boladako injustiziak salatzeko, Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko” egingo da protesta hau.


#Goierri #EuskalHerria #Gipuzkoa #Abaltzisketa #GureEsku #Txindoki #Larrunarri #AiakoHarriak #Altsasu #Nafarroa #Katalunia #Espainia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude