Uda usaina gerturatzen ari da Ataun Irratira

Nahikoa da saioko lantaldea, hasi da udako berotasuna freskatzeko lanak prestatzen.

Beste urte bat igaro da joan zen Nahikoberotik eta Ataun Irratiko Nahikoa da saioaren lantaldea hasi da jada denboraldi berrirako prestaketa lanak egiten. Ohiko izenari, ordutegiari, aurkezle nahiz edukiei aldaketa bat egingo zaie aurtengoan ere. Leire Perlines ataundar gaztea, Ioar Aizpuruarekin batera aurkezle lanetan arituko da beste urte batez, uda behar bezala freskatu ahal izateko.


Nahikoa da saioaren 8.denboraldiko azken saioa ekainaren 28n izango da eta 29n berriz Nahikobero estreinatuko dugu. Ordutik hasita, astelehenetik-ostiralera bitartean 10:00etatik 13:00tara bitartean entzuteko aukera izango da Ataun Irratiaren webgunearen bitartez. Sare sozialetara oso konektatuta egongo garenez, zenbait eduki partekatuko dira facebook eta instagram bidez saioan zehar.


Kolaboratzaile eta eduki berriak ekarriko ditu aurtengo denboraldiak. Orain arte saioan parte hartu dutenek jarraituko duten arren, beraien atalei udako freskotasun puntua ematea ez dute baztertzen eta entzuleekin ere interakzio asko sortuko dituzten sorpresak ekarriko dituzte.


Ekainaren 29tik irailaren 4ra bitartean, ez duzu egiteko ezer hoberik topatuko. Piztu goizero Ataun Irratia, eman bolumena eta esnatu zure goiza behar bezala. Zu ere uda honetan, Nahikobero izango zarelako!


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #SanMartin #SanGregorio #Aia #Goierri #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Euskadi #EuskalHerria #Nafarroa #NahikoaDa #Nahikobero #IoarAizpurua #LeirePerlines #Uda #Hondartza #SareSozialak #Facebook #Instagram

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020