Udako magazina emaitza eta datu ezin hobeekin dabil hasi eta hirugarren asterako

Nahikobero saioak entzuleria eta jarraitzaile datu bikainak ari da uzten estreinatu eta hirugarren asterako goizero-goizero.

Ekainaren 29an hasi zuten beste uda batez Ioar Aizpuruak eta Leire Perlinesek Nahikobero magazina Ataun Irratian. Hirugarren astearen erdialdera arte, emaitza eta datu bikainak ari da jasotzen entzule eta jarraitzaileen aldetik astelehenetik-ostiralera bitarteko goizetan. Hori gutxi izango balitz, irratiko gainerako saioetan lider izaten jarraitzen du Nahikoa da saioa bezala.


Nahikobero, ez da gainerako irratietan entzun dezakezun saio arrunt baten antzeko. Espresuki zuretzat prestatzen dugu egunero-egunero, zuk nahi duzun eskaini nahi baidizugu. Eguna umorerik onenarekin esnatzeko behar duzun guztia emango dizu, zuk zeuk merezi duzun bezala. Ioar Aizpurua: Egun tristea, zorte txarrekoa... baldin baduzu, ziur gaude aurpegian irribarre egin araziko dizugula; horixe nahi baitugu.


Sare sozialek ere , indar handia eman diote saioari. Leire Perlinesek indarberritu duen twitter kontuan, eguneroko kontakizun eta iragarpenak topatzeko aukera dugu aste osoko egunetan. Instagramen ere, bi aurkezleen arteko erronka nahiz lehiaketa bikainak topa ditzakegu eta nola ez, entzulearekiko gertutasunik handiena bermatzen duen whatsapp mezularitza ere.


Abuztuaren 28a bitarte, zure opor guztiak alaitzen arituko da Nahikoberoko bikote bikain hau. Aurtengo uda ezberdina izango delako, zuk ez duzu noski gutxiago mereziko eta elkarrekin igaroko ditugu umorez betetzeko goiz guztiak. Astelehenetik-ostiralera, goizeko hamarretatik eguerdiko ordubatera arte, piztu Ataun Irratia eta entzun Nahikobero!


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Nahikobero #Uda #Oporrak #Magazin #IoarAizpurua #LeirePerlines #Musika #Albisteak #Umorea #Lehiaketa #Jolasak #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #Goierri #SareSozialak #Twitter #Instagra #Whatsapp

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude