Udal batzordeetan parte hartzeko deialdia egin du Ataungo udalak

Legealdi berriarekin batera arlo ezberdinetarako batzordeak osatzeari ekingo dio udalak eta herritarrak bertan parte hartzeko gonbita luzatu du.


Ataungo udalak legealdi berrirako herri batzordeak eratzeari ekin dio. Arlo banaketa, ondorengo modura egitea erabaki dute, baina jakinarazi dutenez baliteke talde bat baino gehiago eratu behar izatea batzorde berean:


- Ogasuna: Martin Aramendi

- Hirigintza eta turismoa: Aitor Sukia

- Kultura, euskara eta berdintasuna: Irati Arratibel

- Gizarte ongizatea, parte hartzea eta kirola: Maider Urdangarin

- Ingurumena, nekazaritza eta abeltzaintza: Naiara Munduate


Herritar guztiei luzatu zaie gonbita batzordeetan parte hartu ahal izateko. Izena emateko, udal bulegoekin jarri beharko da harremanetan 943180011 telefono zenbakian edo udala@ataun.eus helbide elektronikoan irailaren 15a baino lehen.

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020