Udal eta foru hauteskundeen jarraipena Ataun Irratian


Goierri bailarako datu, informazio eta zerbitzu guztiak eskainiko ditugu Ataun Irratian igande honetan.


Igande honetan (Maiatzak 26) albistegi berezia eskainiko dute Ioar Aizpuruak eta Jagoba Apalategik Ataun Irratian. Goierriko bailan dauden herri guztien informazio guztia eskainiko dute arratsaldeko lauretatik iluntzeko zortziak bitartean. Ataunen alkatetzarako hautagaien elkarrizketak entzuteko aukera izango da; Martin Aramendi Arana (EH Bildu) eta Xabier Barandiaran Irastorza (EAJ-PNV).

Webgunean, Euskal Herriko lurralde guztien inguruko emaitzak jasotzeko aukera izango da, udal nahiz foru hauteskundeetan oinarrituta eta sare sozialetan ere azken-orduko datu guztiak argitaratuko dira. Gertutik jarraituta, albiste labur eta zehatzak ere argitaratuk dira. Jarraitu 2019ko udal eta foru hauteskundeak Ataun Irratian.

#Ataun #Ataunirratia #Albistea #2019 #Udalhauteskundeak #Hauteskundeak #Politika #Goierri #XabierBarandiaran #MartinAramendiArana #IoarAizpurua #JagobaApalategi #EHBildu #EAJ #EuskalHerria #Gipuzkoa

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020