UGT sindikatuak pazienteak lekualdatzean taxiak erabiltzea eskatu du

UGT sindikatuak pazienteak lekualdatzean taxiak erabiltzeari buruz egindako baieztapenei dagokienez, Osasun Sailak eta Osakidetzak honako hau zehaztu nahi dute:


  • Gasteizen akordio bat egin da taxilarien elkartearekin pazienteak lekualdatzeko, horiek baldintza kliniko egokietan daudenean. Ibilgailu horiek honako ibilbide hauek egiten dituzte: osasun zentrotik ospitalera, ospitaletik etxera, alta ematen zaienean, edo zentroen arteko lekualdaketa.

  • Ibilbide horiek anbulantziei lehentasuna emateko errefortzuak dira, behar dituzten lekualdaketetarako, eta baldintza klinikoek horretarako aukera ematen dutenean bakarrik egiten dira.

  • Ibilgailuak segurtasun-materialarekin prestatu dituzte. Gainera, garaje espezifiko batean garbiketa-protokolo bat gaitu da gidarien eta bidaiarien segurtasuna bermatzeko.

  • Eskertzekoa da taxilarien elkartearen eta laguntzen duten profesional guztien prestasun ona. Izan ere, haien jarrera ona ikusita, praktika hori Gasteizera ez ezik, Bizkaira ere zabaldu da.

  • Paziente bat lekualdatzeko bitarteko gisa taxia erabiltzea osasun-arloko profesional batek baloratzen du beti. Hortaz, ez da bidezkoa sindikatu batek osasun-arloko erabakiak ikuskatzea.

Osasun Sailak eta Osakidetzak uste dute sindikatu horrek, beren baieztapenen bidez, salbuespenezko une hauetan sentsibilitate txikia erakusten duela biztanleekiko eta profesionalekiko.  Azkenik, Osasun Sailak eta Osakidetzak eskerrak eman nahi dizkiote taxilarien kolektiboari erakusten ari diren profesionaltasunagatik.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude