Uhinak pitztuko ditugu jendearen eskariz

Ataun Irratiak uhinak piztuko ditu berriro ere 13 egun geldirik egon ondoren jendearen eskariz.

Irrati zaharra

Ataun Irratiko zuzendaritzak 13 egunen ondoren irratia berriro ere musika doinuetara itzultzea erabaki du. 2016ko udan jasotako audientzia maila baxuaren ondorioz, 2017an eta 2018an ez zen Ataun Irratia entzuteko aukerarik izan abuztuko hilabete osoan zehar. Aurten ere egitasmo berberarekin aurkeztu da programazioa, baina oporren hilabetearen erdialdera iristerako itzulera izango dela baieztatu du zuzendaritzak.


Irratiaren entzuleek, irratiarekin harremanetan jartzea erabaki dute udan gurea entzutea aukeratzen dutenek ere aukera hori izateko. Zuzendaritzaren esanetan: "Ataun Irratiak entzuleentzat eta jarraitzaileentzat egiten du lan eta beraiek horrela eskatu baldin badute guk ez dugu inolako arazorik eskariarekin aurrera jarraitzeko". Ez dira pertsona bat edo bi izan hau eskatu dutenak eta horregatik erabaki da berriro ere martxan jartzea.


Beraz Ataun Irratiko entzule eta jarraitzaile baldin bazara, gaurtik aurrera ere kantu gehiago entzuteko aukera izango duzu gurean. Gure webguneko ATI Online orrialdean sartzen baldin bazara, eguneko 24 orduetan zehar zure uda freskatuko duten doinurik onenak topatuko dituzu.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Musika #Uda #Oporrak #Zuzendaritza

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude