"Ur handita" telebista saioan izango dira Aralarko artzain gazteak

Hiru goierritar gazte izango dira ETBko "Ur handitan" telebista saioko protagonistak "Aralarreko azken ausartak" erreportajean.

Goierriko hiru artzain gazte izango dira aste honetako ETBko "Ur handitan" telebista saioko protagonistak. "Aralarreko azken ausartak" izendaturiko erreportajean Aiora Goikoetxea ataundarra izango da eta berarekin batera Aitor Iztueta eta Iker Sukia lazkaotarrak ere izango dira.


Garbi dauka Aiorak 19 urterekin artzain izatea dela bere ametsa. “Nire neba jaio arte, ez zuten sinetsi aitak segida izango zuenik; ni baino 17 urte geroago jaio da bera”. Aurten hasiko du bere heziketa Artzain eskolan, Aralarko bizimodua betidanik ezagutzen duen arren. Bihar, asteartea, 22:00etan emango dute saioa ETB1en.


#Ataun #EiTB #ETB #UrHanditan #Aralar #Artzaintza #AioraGoikoetxea #AitorIztueta #IkerSukia #XabierMadariaga #Goierri #Gipuzkoa #EuskalHerria #Telebista #Erreportajea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020