Urkullu: "Ohiko legezkotasuna berreskuratu behar da osasun publikoa bermatzeko"

Krisia kudeatzeko eredua birformulatzeko eta legeria arrunta aplikatzeko eskatu dio Urkulluk Sanchezi.

Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur goizean, Lehendakaritzatik bideokonferentzia bidez, Espainiako Gobernuko Presidente Pedro Sanchezek deitutako Autonomietako Presidenteen zortzigarren bileran parte hartu du, Covid-19 koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko. Bere esku-hartzean, Lehendakariak egoera ekonomikoarekin eta enpleguarekin lotutako eta "orain arte erantzunik jaso ez duten" hiru gai zehatzi buruz galdetu dio Sanchez Presidenteari. Lehenik eta behin, Lehendakariak galdetu du ea Espainiako Gobernuak maiatzean jarriko duen martxan Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera. Ildo horretan, Lehendakariak azpimarratu du Diru-sarrerak bermatzeko errenta bezalako laguntza-ereduekin koordinatu behar dela, eta lehen zirriborroa noiz jaso den zehazteko eskatu du. Bigarrenik, Lehendakariak agerian utzi du enpresen, negozioen eta saltokien jarduera partziala eta Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak mantentzea uztartu behar direla. "Egungo lanpostuak mantentzeko funtsezko tresna da", gaineratu du. Hirugarrenik, Iñigo Urkulluk Europak duen garrantzia azpimarratu du. Hala, Lehendakariak esan du Europako proiektuan sinesten dugun guztion esku-hartze arduratsua beharko dela, "Europarik gabe, ez baikara ezer". LEGERIA ARRUNTA Era berean, Lehendakariak krisia kudeatzeko eredua birformulatzeko eta legeria arrunta aplikatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko Presidenteari. Lehendakariaren arabera, Sanchezek planteatutako neurriak 1986ko Osasun Publikoaren Lege Organikoa, 2011ko Osasun Publikoaren Lege Orokorra eta, euskal eremuan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea aplikatuz ezar daitezke.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #PedroSanchez #EspainiakoGobernua

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020