Urkulluk erakundeen eta gizarte eragileen batasunari dei egin dio

Lehendakaria Elkargoko mahai sozioekonomikoaren topaketako buru izan da eta erakundeak eta gizarte eragileen batasunak deitu ditu.

Eusko Jaurlaritzak modu telematikoan bildu du gaur goizean Elkargoko Mahai Sozioekonomikoa19, deseskaladaren I. fasearen atarian Euskadiko ekonomiaren eta enpleguaren egoera eragile sozioekonomikoekin alderatzeko. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da bileraren buru, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak koordinatu du. Hiru lurraldeetako foru aldundietako Ekonomia Sustatzeko diputatuek, enpresa-eragileek, Confebaskek, Adegik, Cebekek, SEAk, Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek, ASLEk, Mondragon Taldeak, Elkargi finantza-erakundeak eta ELA, lau sindikatuek parte hartu dute. Beatriz Artolazabal, Pedro Azpiazu, Sonia Perez eta Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako sailburuak ere bileran izan dira. Bileraren hasieran, Urkullu Lehendakaria bertaratutakoei zuzendu zaie, eta dei egin die erakundeen eta gizarte-eragileen batasunari, bideari berriz ekiteko eta "egoera iraultzeko". Ildo horretan, ekonomiaren eta enpleguaren suspertzeari bermeekin aurre egiteko egonkortasun instituzionala bermatzearen garrantzia azpimarratu du. Bere hitzaldian zehar azaldu duenez, Enplegu eta Suspertze Ekonomikorako Plan berri bat egitea unean uneko lehentasuna da, lau urtera begira. "Gure helburu nagusia enplegua izango da". Lehendakariak Euskadirentzat susperraldi ekonomiko azkarra espero duela adierazi du. Aurreikuspenek adierazten dutenez, jarduera osorik berrezartzea urtebeteko epean gerta daiteke, eta galdutako enplegua berreskuratzea beste bi urtetan. "Datozen urteetan etorkizuna izango dugu jokoan. Hiru trantsizio nagusi dituen estrategia dugu: teknologiko-digitala; energetiko-ingurumenekoa; eta trantsizio sozial eta sanitario berria ".

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #ArantxaTapia #BeatrizArtolazabal #PedroAzpiazu #SoniaPerez #MariaJesusSanJose #Confebask #Adegi #Cebek #SEA #ASLE #MondragonTaldea #ELA

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude