Urkulluk Gasteizen desinfekzio lanetan ari diren langileen lana eskertu du

Ukullu Lehendakariak, Segurtasuneko sailburu Beltrán de Herediak eta Gasteizko alkate Urtaranek eskerrak eman dizkiete hiria desinfektatzen ari direnei.

Gasteizko desinfekzio-zerbitzu bereziak martxoaren hasieratik ari dira lanean kaleak, espazio publikoak eta pertsonen joan-etorri handieneko guneak desinfektatzen. Desinfektazio lanak kanpoaldeko eremu publikoetan egiten dira, bereziki honako hauetan: edukiontzien heldulekuetan, paperontzietan, bankuetan, eskudeletan, farmazietako sarreretan, supermerkatuetan eta, oro har, elikadura-dendetan, hirigune historikoko eskailera mekanikoetan, bilketa pneumatikoko postontzietan eta autobus- eta tranbia-markesinetan. Gainera, egunero bermatzen dada Gasteizko bi ospitaleak, anbulatorio guztiak, osasun-zentroak, Lakua hotela, tren eta autobus geltokiak, adinekoentzako egoitza-baliabide guztiak eta Gasteizko gizarteratzeko baliabide guztiak desinfektatzen direla. Gainerako zonaldeak 48-72 orduko maiztasunarekin artatu dituzte.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #EstefaniaBeltraddeHeredia #GorkaUrtaran #Gasteiz

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude