Urkulluk railaren 21ean agur-ekitaldi bat egitea proposatu du pandemiaren ondorioz hildakoen omenez

Iñigo Urkullu lehendakariak agur-ekitaldiaren proposamena egin du COVID-19ak hildako pertsona guztien omenez.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako sailburuekin batera, minutu bateko isilunea egin zuen bart eguerdian Covid 19ko biktimak omentzeko.


Beranduago egin zituen deklarazio batzuetan, Lehendakariak iragarri zuen pandemiaren ondorioz hil diren pertsona guztiei agur egiteko ekitaldi solemnea sustatzeko asmoa duela. "Ekitaldi hori irailaren 21ean Gasteizen egitea proposatuko diet euskal erakunde guztiei", esan zuen.


Azaldu zuenez, ekitaldiak hiru helburu izango ditu: biktimak gogoratzea, familia guztiei beraiekin gaudela esatea, eta beren senideak agurtu ezin izan dituzten pertsona guztiei elkartasuna adieraztea. "Ekitaldian, Covid 19-aren biktima bakoitzaren oroimenez zuhaitz bat landatuko dugu. Landatzen ditugun zuhaitzek biktima guztiekiko elkartasuna oroimenean irauteko konpromisoa erakutsiko dute".

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #Lehendakaria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude