Urrian egingo da Ataungo XV.Argazki rallya

Beste urte batez argazkilaritzan zaletuak direnek Ataungo Argazki Rallyan gozatzeko aukera izango dute.

Urtero bezala Ataungo Udalak XV.Argazki Rallya antolatu du urriaren 6an goizeko 9etatik 10etara bitartean. Lehiaketara aurkeztuko diren irudiak, ataungo udalerrian zehar ateratakoak izango dira eta lanbidez argazkilariak ez direnen eskutik jasoko dira.


Erakundeko antolatzaileek egingo dute epaimahaiaren aukeraketa eta beraienak izango dira sari banaketaren arduradunak. Honako hauek izango dira azaroaren 16an 12:00etan Ataungo Herri Antzokian banatuko diren sariak:


· Lehen saria: 300€ + Oroigarria

· Bigarren saria: 150€ + Oroigarria

· Lehen herritarrari saria: 90€ + Oroigarria

· Bigarren herritarrari saria: 2 txuleta + 2 botila ardo


Informazio gehiago eskuratu nahiko bazenu, sakatu "Hemen" eta irakurri Ataungo udalak lehiaketaren inguruan ezarritako arautegi eta datu guztiak. Animatu eta hartu parte!


#Ataun #AtaungoUdala #ArgazkiRallya #Argazkilartiza #SanMartin #SanGregorio #Aia #Goierri #Gipuzkoa #EuskalHerria #Lehiaketa #AtaungoHerriAntzokia #HerriAntzokia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude