Urriarekin batera Antzeztaun ere badator



Urriaren 5etik 26ra bitartean, Antzeztaun izango dugu Ataunen.

Urriaren 5ean, 17:00etan Joxemiel Barandiaran eskolan (eguraldi txarra izanez gero frontoian) FUNES TROUPen eskutik “Aukerak” ikuskizuna izango dugu.

Urriaren 7an, igandea, udaletxeko ganbaran BEGO ALABAZANek “Johnny cold feet” eskainiko digu.

Urriaren 13an, 22:00etan IMANOL ITUIÑO izango dugu Troskaeta tabernan “Magia parrastan” ikuskizunarekin.

Urriaren 20an, 17:00etan hasita HIRU TXILIPURDITANen eskutik “Antzerki goxua” izango dugu ikusgai Barandiaran Museoan.

Urriaren 21ean, SARINI CIRCUSen eskutik “Txoriak txori” ikuskizuna izango dugu 17:00etan San Gregorioko plazan.

Urriaren 26an, San Gregorioko elkargunean POLLO ROSA PRODUKZIOAKen eskutik “Gertrudis-en lagunak” izango dugu 22:00etan.

#Ataun #Ataungoudala #Troskaetataberna #Antzeztaun #HiruTxilipurditan #FuneTroup #BegoAlabazan #ImanolItuño #SariniCircus #PolloRosaprodukzioak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude