Urrira atzeratu da "Gau Ibilaldi Mitologikoa" Ataunen

Jentilbaratza Kultur Elkarteak jakitera eman duenez urriaren 11ra atzeratu behar izan dute "Gaur Ibilaldi Mitologikoa".

Zenbait kultur ekitaldi eta jarduera bezala ere, Jentilbaratza kultur elkarteak jakitera eman duenez ez da uztailean egingo urteroko "Gau Ibilaldi Mitologikoa" koronabirusagatik. Ibilaldia egiteko beharrezkoak diren zenbait behar, ez ditu onartzen Espainiako Gobernuak COVID-19ak ekarritako alarma-egoera dela eta.


Uztailean egingo ez bada ere, urrira antzeratzea erabaki du kultur elkarteak gaur bertan kaleratu duen komunikatu baten bidez. Bien bitartean, mitologia babesten jarraitzeko eskaera egin gu eta elkar zaintzeko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #JentilbaratzaKulturElkartea #Jentilbaratza #Jentilak #Mitologia #GauIbilaldiMitologikoa #Kultura #SanMartin #SanGregorio #Aia #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #Koronabirusa #COVID19 #Konfinamendua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude