Urtarrilak 25, 27 eta 28 asteburuko zinema karteldegia



Euskarazko film bat eta Biboleta taldeak gomendaturiko beste bat izango ditugu ikusgai asteburu honetan Herri antzokian.

Ikusle guztiei zuzendurik "Leo da Vinci" animaziozko filma izango da ikusgai asteburu honetan Ataungo herri antzokian. Leo eta Giocondaren abenturak kontatuz altxor baten bila abiatuko dira. Helduek bitartean "Una Mujer Fantástica" izeneko filmaz gozatzeko aukera izango dute asteburu honetan. Biboletak Ataungo Emakume Taldearekin elkarlanean aukeraturiko film honetan Marina aurkeztuko da, familia eta gizartearen aurrean emakume itzela dela egiaztatuz.

#Ataungoudala #Ataun #Herriantzokia #Biboletak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude