Urteroko egitarau zabala izango du San Isidro egunak Ataunen


Maiatzaren 15arekin batera San Isidro eguna dator eta Ataunen San Gregorio auzoan egingo dira jarduera guztiak.


Udaberrian gaude eta maiatzaren erdia ere iritsi da. Bihar (Asteazkena) urteroko San Isidro eguna ospatuko da hainbat herri nahiz hiritan eta hainbat produktuz beteriko azokak izango dira protagonista. Ataunen, San Gregorio auzoan ospatuko da egun handia eta egitarau zabala antolatu dute goizeko 11:00tatik aurrera:

Maiatzak 15, asteazkena

11:00etan azoka irekiera.

- Bertan herriko gazta dastatze eta barazki, ziza, landare… erakusketa izango da. Nahi duen orori postua jartzeko eskatzen zaio.

14:00etan bazkaria Pelotazale elkartean.

(Menua: Haragi zopa, pikatxa, arkumea, postrea eta kafea lagungarriekin. Bazkarirako izena eman behar da Udaletxean maiatzak 10 eguerdia baino lehen. 943 180011. Salneurria 25€) Santi eta Katxo trikitilariak ere bertan izango dira.

HERRITARREN ERAKUSKETA

Herritarrak animatu nahi ditugu beraien urteko produktuak erakustera.

- Produktuak norberarenak eta herriko lurretan haziak izatea nahiko genuke.

-Barazki postua jartzen dutenek izango dute diru-laguntza eta bazkarirako txartela. Gazta, ziza eta gainontzeko postua jartzen dutenei ere bazkari-txartela emango zaie.

-Gazta aurkeztuko dutenek Miel Mari mendi zinegotziarekin jarri beharko dira harremanetan 669623477 telefonoan.

-Postua jarri nahi duenak izena eman beharko du udaletxean maiatzaren 10 eguerdia baino lehen.

BASERRIA ATAUNEN LEHEN ETA ORAIN ERAKUSKETA

Maiatzaren 15ean, Joan Arin Dorronsororen lanetan oinarritutako argazki erakusketa izango da San Gregorioko Zelai frontoian. Erakusketa hau Haitzarri, Murkondo eta Atauniker kultur elkarteek Arin familiarekin batera antolatutakoa da.

#Ataun #Azoka #2019 #SanIsidroeguna #Janaria #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri #SanGregorio #JoanArinDorronsoro #Atauniker #Murkondoelkartea #Haitzarrielkartea #Albistea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020