Urteurren saio berezia bertan behera Ataun Irratian

Ataun Irratiko zuzendaritzak bertan behera utzi du igande honetarako antolatuta zuen saio berezia.

Azken egunetan hainbat ahalegin egin dira Ataun Irratiaren zazpigarren urteurren saioak aurrera jarrai zezan, baina ezinezko bilakatu da. Koronabirusa izaten ari den eraginak erabaki zorrotzak hartzera eraman gaitu gu ere eta bertan behera geratu da saioa. Zuzendaritzaren esanetan martxoaren 15 honetan ez da ezer berezirik egongo, nahiz eta Ataun Irratiak 7 urte bere. Antolaturiko saio berezia hemendik egun batzuetara egiteko ahaleginak egiten jarraituko du irratiak, Koronabirusaren egoera normaltasunera itzultzen den arte.


Saioan parte hartzera deituta zeuden Sin Mala Intención taldeko musikarek eta Ion Martinez monologoak, gurean izango direla jakinarazi digute saioa egiten dugunerako. Entzule eta jarraitzaileekin eginiko lehiaketak berriz martxan jarraituko du oraindik eta audio mezuak bidaltzen jarraitzeko aukera egongo da datozen egunetan, azken egun bat jakinarazten den bitartean. Orain arte parte hartu dutenei, izen emanda daudela jakinaraziko zaie eta lehiaketaren eguna zehazten denean telefono deia jasotzeko aukera berbera izaten jarraituko dute.


Tristruraz, baina gogor jarraituko du Ataun Irratiko lantaldeak lanean egunerokotasuneko ekintza eta jarduerak eskaintze aldera. Irratiko egoitzan ez dira lankide guztiak ariko lanean, langileen kopurua murriztea erabaki baitu zuzendaritzak eta etxetik egingo dute hauek beraien lana denboraldi batean.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Musika #Urteurrena #Festa #Ospakizuna #ZazpiUrte #NahikoaDa #Youtube #Zuzenean #IoarAizpurua #GorkaSantesteban #LeirePerlines #SinMalaIntención #IonMartinezEsnaola #Bakarrizketa #Lehiaketa #Whatsapp #Koronabirusa #EuskoJaurlaritza #EspainiakoGobernua #Bertanbehera

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020